SADE-The Best-1994
SADE "The Best" 1994Ghetto Diskak-ek hasieratik izan duen ezaugarri-helburuetako bat normalean msa komunikabide delakoetan entzun ezin daitekeen musika bultzatu eta zabaltzearena izan da. Zoritxarrez, munduan egiten den musikaren zati oso txikia da guregana iristen dena eta gehienetan oso maila baxukoa da. Musikaren gaineko aurreritzien aurka borrokatu gara beti eta horregaitik onartu beharra dago arrakasta komertziala lortzen duten talde eta abeslarien artean ere badela oso musika ona egiten duena. Eta horren adibide garbia da Sade. Bere garaian arrakasta lortu zuen eta ez bere fisikoagaitik soilik, azken urteetan egin den soul musikarik goxoena eta sentikorrena egiten duelako baizik.
